XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Ta Berak esan dit: Aski duzu nere laguntza; makalaldian nere indarra osorik ageri da-ta.

Pozik, beraz, illarrainduko naiz nere makaltasunaz, Kisto'ren indarra nigan egon dedin.

10. Au dala bide, Kisto'rengatiko eri, irain, bearraldi, yazarrpen ta elkaitzetan poztuta nabil; makal naizanean bertan, sendoa naiz-ta.

Izketa auen zergatia

11. Txoro azaldu natzaizue, zuek orrtaratuta.

Zuek goratu bearra nintzan, baiki; ezer ez naizan arren, bidali bikain oriei buruz ezertan ez bait-naiz txikiago azaldu.

12. Bidalitzat narakusten agiriak, berriz, edozer yasateko egonarria ta goiko indarrez zuenean burututako zantzu ta alatzak dira.

13. Beste elizei buruz zein izan da zuen akatsa?

Au bakarrik; zuen bizkarr ni bizi ez izana.

Okerr au barka idazute.

14. Ara, irugarren aldiz zuenera yoateko gerturik nago, ta ez natzaizue bizkarr izango; zuenaren billa ez bait-nabil, zeron billa baizik; ez bait-dira semeak gurasoentzat bildu bearr dutenak, gurasoek semampecirc;ntzat baño.

15. Nik, berriz, zuen gogoengatik nere dana ta gañera naizan au pozik eralgiko ditut.

Eta zuenganako nere maitasuna orren aundia dalarik, niganako zuena txikia ote daiteke?

16. Ederrki.

Ez natzaizue bizkarr izan.

Baiña maltzurrkeriz ibiliz, iruzurr egin dizuet.

17. Igorri dizkitzuedan ayetako iñoren eskuz zer edo zer erauzi ote-dizuet?

18. Zuetara yoateko Tit'i eskatu nion, ta arekin anaya igorri nizuen.

Zerbait Tit'ek erauzi ote-dizue?

Ez ote-gera gogo batez ta bide berberatik biok ibili?

19. Gure burua zuen aurrean astiro zuritzen ari gerala deritzakezute.

Yainkoaren aurrean mintzo gera, ordea, Kisto'ri atxikita.

Dana, berriz, maiteok, zuei on egiteko.

20. Beldurr bait-naiz, zuetara orduko, idoroko ote-zaituztan nik nai bestelakoak, eta berebat zuek nai bestelakoa idoroko ote-nauzuten.

Ba-liteke, izan ere, zuenean lipiztak, bekaizkeriak, muturrkeriak, iskanbillak, mardailkeriak, maxioak, arrokeri ta nampacirc;si-masiak izatea.

21. Orrezkero, berriz, zuetara ni itzulitakoan, Yainkoak ausaz zuenean lotsaraziko nau, ta ogen egin duten askorengatik negarr egin bearrko dut, beren loikeri, izorrkeri ta zantarrkeriaz garbai ez diralako.

Zema ta arrenaz

1. Irugarren aldiz noa zuenera orain.

Bizpairu aitorrlarien aoz auzi dana erabaki bearr.

2. Bigarrenez orr nintzala, ogendun izanei ta beste guziei esan niena, orain ere urrutitik dasayet: orrera berriz ba`noa, ez dut iñor asketsiko.

3. Kisto nigan mintzo dala agiri billa zabiltzaten ezkero.

Kisto, berriz, ez da zuenean aula, indarrtsua baño.